Saio bereziak

Orbel Jokoen finala, osorik ikusgai

Guka Telebista

AmaXtrem, Oro ez da urre eta Metroterdi taldeek final bizia jokatu zuten ostiralean Elkargunean, eta AmaXtremek lortu zuen aurtengo aldiari dagokion garaipena.

Ostiral arratsaldean jokatu zuten Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak antolatutako Orbel Jokoen finala, Elkargunean. Saio bizia jokatu zuten finalera iritsi ziren AmaXtrem, Oro ez da urre eta Metroterdi taldeek, lehen talde horrek irabazi zuen lehiaketa, 138 puntu lortuta. Haren atzetik sailkatu zen Oro ez da urre taldea, 132 punturekin, eta hirugarren Metroterdi, 116 punturekin. Finalak eman zuena osorik ikus daiteke honako bideo honetan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide