Giro paregabea, IX. San Martin mendi lasterketan

Usua Garin 2024ko aza. 17a, 09:05

San Martin mendi lasterketa jokatu zuten atzo, larunbata, 145 korrikalarik auzo inguruetako mendietan, eta aurretik umeek ere korrikan egiteko aukera izan zuten, San Martingo kaleetan ibilbide bat osatuz. Umeen ondotik hasi zen nagusien lasterketa, eta Borja Leal eta Goiatz Agirre izan ziren irabazleak. Aurten, bikote mistoen kategoria ere prestatu dute antolatzaileek, eta Laiane Arrospidek eta Iñigo Larrartek osatu dutena izan zen azkarrena.

 

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide