Nathan Lauberekin amaitu dira organo zikloaren Azkoitiko kontzertuak

Mailo Oiarzabal

Nathan Laube, atzo, parrokiako Cavaille-Coll organoarekin lanean. (Urtzi Oteiza)

Lefebure-Wely, Durufle eta Liszten musika eskaini zuen estatubatuarrak atzo iluntzean parrokian.

Organo Erromantikoaren Nazioarteko XXV. Zikloaren barruko hirugarren eta azken kontzertua hartu zuen atzo iluntzean Andre Mariaren Jasokundearen parrokiak. Zikloa datorren ostiralean bukatuko da, Loiolan, baina aurtengoan Azkoitian programatutakoak atzokoarekin osatu ziren.

Aurreko bi hitzorduetan, organo doinuak ahotsekin uztartuta eman bazituzten –Mikel Ansolak Dos-i taldearekin eta Loreto Fernandezek Ainhoa Zubillaga mezzosopranoarekin–, atzo bakarrik aritu zen Nathan Laube organo jotzaile estatubatuarra parrokian. Lefebure-Welyren, Durufleren eta Liszten musika entzuteko aukera izan zuten haren eskutik atzo parrokian elkartutakoek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide