Organo Erromantikoaren Nazioarteko Zikloak mende laurdena beteko du aurtengo edizioarekin. Zikloa osatzeko hamar kontzertu antolatu dituzte ohi bezala hiru herritan: Azpeitian, Azkoitian nahiz Bergaran. Azkoitiko parrokian hiru musika ekitaldi izango dira eta atzokoa izan zen aurrena.
Organoaren doinuak eta abesbatzaren ahotsak uztartu zituen atzoko kontzertuak. Mikel Ansola Markina-Xemeingo (Bizkaia) organista eta 2021etik Sttutgarteko Petruskirche elizako organista titularra dena aritu zen, eta harekin batera Dos-i taldea abesbatza. Talde hori 2022an sortu zuten eta munduan esperientzia handia duten abeslariek osatutakoa da.
Gaur, Bergaran
Organo Erromantikoaren Nazioarteko XXV. Zikloaren egitaraua:
Azpeitia, Loiolako basilika (19:30)..
- Urriak 11, ostirala: Itziar Urbieta organista eta Iraia Bereziartua biolin jotzailea.
- Urriak 18, ostirala: Valentin Lukan organista.
- Urriak 25, ostirala: organo ikasleak.
Azkoitia, Amabirjinaren Jasokundearen parrokian (20:00).
- Urriak 12, larunbata: Loreto F. Imaz organista eta Ainhoa Zubillaga mezzoa.
- Urriak 19, larunbata: Nathan Laube organista.
Bergara, Santa Marina parrokia (19:00).
- Gaur, igandea: Juan de la Rubia organista eta Xabier Urtasun organista.
- Urriak 13, igandea: Ignacio Arakistain organista eta Aritz Segura zeharkako flauta jotzailea.
- Urriak 20, igandea: Aitor Olea organista eta Airean ahots taldea.