Udal eta Foru Hauteskundeak

Hauteskunde eguna, iruditan

Maxixatzen.eus 2015ko mai. 24a, 11:07

Maxixatzen.eus-ek bildutako datuen arabera, 4.723 herritarrek (% 54,9) eman dute botoa arratsaldeko 18:00etarako; duela lau urteko parte-hartze datuekin alderatuta, puntu bat gutxiago (2011n % 55,8k eman zuen botoa 18:00etarako).

Eskolaz eskola, ondorengoak dira 14:00ak arteko parte-hartze datuak:

   Parte-hartzea                      14:00                       18:00                                        Errolda

 

LIBURUTEGIA                  846  ( %40,5)              1.183   ( % 56,7)                          2.085

 

IKASTOLA                        899   ( %36,35)          1.326    ( % 53,5)                          2.477

 

TORRE ZURI                     799  (% 41)                1.182    ( % 60,6)                          1.948              

 

ELKARGUNEA                  904 ( % 43,2)             1.032    ( % 49,4)                           2.089

 

Goizeko 09:00etatik ari dira herritarrak bozkatzen, eta 20:00ak arte egongo dira eskolak zabalik. Dena normaltasunez doa; herritarrak irribartsu eta lasai ikusi ditugu.

Bost hautagaitza aurkeztu dira Azkoitian Udal hauteskundeetara; EH Bilduk, EAJk, Azkoitia Baik, PSEk eta PPk aurkeztu dituzte zerrendak. Bost alkategaiak ondorengoak dira: Urrategi Alberdi (EH Bildu), Javier Zubiarreta (EAJ),Jose Joaquin Etxaniz (Azkoitia Bai), Miguel Pascual Reimundez (PSE) eta Maria Pilar Elias (PP). Azken biek, postaz bozkatu dute, Zubizarretak ez du nahi izan argazkian azaldu, Alberdik liburutegian bozkatu du goizeko 09:30ean, eta Etxanizek Torre Zurin, 10:30ean. 

 

Erlazionatuak

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide