2015eko Udal eta Foru Hauteskundeetan 8.627 herritarrek izango dute botoa emateko eskubidea Azkoitian, orain lau urte baino 205 gutxiagok. Azken urteotan bezala, lau hautes-eskola irekiko dira. Aurten, Gaztaneneako eskola Elkargunera pasatuko da. Gainerakoak, betiko lekuan egongo dira: Torre Zurin, Xabier Munibe Ikastolan eta Liburutegian.
Ohi bezala, mahai bakoitzean lehendakari bat eta bi bokal egongo dira lanean, zozketa bidez aukeratutakoak. Alderdi politikoek izendatutako kontu-hartzaileak ere, eskoletan egoteko aukera dute.
Udaletxean, bestalde, egun osoan, pertsona bat lanean egongo da, herritarren kontsultak argitzeko eta zor daitezkeen bestelako eginkizunetan laguntzeko. Horretaz gain, Correosen eta Epaitegian ere, lana egin beharko dute.
09:00etan zabalduko dira hauteslekuak, eta iluntzeko 20:00ak arte egongo dira zabalik. Ordu horretan eskoletako ateak itxiko dira, eta mahaikideek izango dute bozkatzeko aukera. Ondoren, kontaketa publikoa denez, atea berriro zabaldu egingo da. Udaleko langile bat egongo da hautesleku bakoitzean, eta oraingoan Foru Hauteskundeak ere badirenez, Udalari dagokio kontaketaren datuak Foru Aldundira telefonoz helaraztea. Prozesua amaitzen denean, dokumentazioa Epaitegira eramaten da. Correoseko beharginei ere helarazten zaie informazioa.
Bost hautagaitza aurkeztu dira Azkoitian Udal Hauteskundeetara; EH Bilduk, EAJk, Azkoitia Baik, PSEk eta PPk aurkeztu dituzte zerrendak. Bost alkategaiak ondorengoak dira: Urrategi Alberdi (EH Bildu), Javier Zubiarreta (EAJ), Jose Joaquin Etxaniz (Azkoitia Bai), Miguel Pascual Reimundez (PSE) eta Maria Pilar Elias (PP).
Maxixatzen.eus-ek jarraipen berezia egingo dio hauteskunde egunari.
2011ko Udal Hauteskundeek Azkoitian utzitako datuak ondorengoak dira:
Errolda: 8832
Zenbatutako botoak: 6009 - %69,11
Abstentzioak: 2686 - %30,89
Boto baliogabeak: 31 - %0,52
Boto zuriak: 106 - % 1,77
EMAITZAK |
|||
ALDERDIA |
ZINEGOTZIAK |
BOTOAK |
|
BILDU |
8 |
2596 |
% 43.43 |
EAJ-PNV |
6 |
1876 |
% 31.38 |
AZKOITIA BAI |
2 |
690 |
% 11.54 |
PSE-EE |
1 |
448 |
% 7.49 |
PP |
0 |
262 |
% 4.38 |