Ipurua, Tolosa, Belabieta, Izar Leku eta Donostia klubek parte hartuko dute. Guztira, 29 ariketa aurkeztuko dituzte 66 gimnastak.
'Zuhaitzak eta arbolak Euskal Herrian' liburua aurkeztuko du Jakoba Errekondo agronomoak, Urola Bizirik natur taldeak antolatutako aurkezpen hitzorduan.
Jokin Beristain psikoterapeutak Argi Izpiak izeneko hitzaldia eskainiko du, Elkarguneko Herriko Plaza aretoan (18:30). Doakoa da baina aurrez izena eman behar da, 652 20 24 67 telefono zenbakira whatsapp mezua idatzita.