Hilabete honetako Parean eta Pareko atalean, energia trantsizioa izango da abiapuntua. Hain zuzen, Nerea Uranga kazetaria Aitziber Sarobe zarauztarrarekin eta Markel Peñalba zumaiarrarekin elkartu da gaiari buruz solasean jarduteko. Besteak beste, tokian tokiko energia komunitateak nahiz energia berriztagarriak izan dituzte hizpide.