ira 29 Kultura
Trikitia jotzen du Asier Gozategi oriotarrak; akordeoia, Maria Zubimendi zumaiarrak. Musika tresna bera erabiltzen dute esku artean, txikiagoa batak, handiagoa besteak, eta ibilbidea bakoitzak bere modura jorratu duen arren, antzekotasunak ere topatu dituzte. Gaur arteko egindako bideaz, esku artean dituzten proiektuez, musikak beraien bizitzetan duen lekuaz eta beste hainbat kontutaz hitz egin dute bi musikariek Gukarekin.