Telebista

Azkoitiko udalbatzarrak

Azkoitiko Udalaren ohiko eta ezohiko osoko bilkurak ikus daitezke honako atal honetan.
Egilea: Aitziber Arzallus
3 atal ikusteko
UEMAren mozioak eztabaida piztu du Azkoitiko udalbatzan
2026/10/29

EAJk eta EH Bilduk euskararen aldeko mozioa babestu dute, eta Azkoitia Bai aurka agertu da. Bestalde, 977.000 eurotik gorako zazpi inbertsio partida sortzea onartu dute aho batez.

23 min
Udalak %3,7ko igoera orokorra ezarriko du 2027ko tasetan eta zergetan
2026/10/09

Ia tasa eta zerga gehienak KPIaren arabera igoko dituzte datorren urtean Azkoitian, baina hondakinen gaineko tasak igoera nabarmena izango du Urola Erdiko Mankomunitateak izandako kostuaren eraginez: %13,9 igoko diete etxebizitzei, merkatariei eta ostalariei. EAJ eta EH Bilduren adostasunez onartu dituzte ordenantza fiskalak, eta Azkoitia Bai abstenitu egin da gehienetan. 

Udala arduratuko da aurrerantzean Txerloiko futbol zelaiaren mantentze lanez
2026/10/01

Txerloiko futbol zelaiaren mantenua eta udaleko lanpostuen zerrenda izan dira iraileko udalbatzarrean eztabaidarako gai nagusiak. Eguneko gai zerrendako proposamen guztiak onartu ditu udalbatzak, nahiz eta kredituen aldaketetan Azkoitia Bai abstenitu egin den.

27 min
0 atal ikusteko