Albistegia

Marea Urdinako Maren eta Jon 'Biba Zuek' saioan izan ziren atzo

Erabiltzailearen aurpegia Marea Urdina

Benetan hunkigarria Jonek bere alaba Marenen inguruan eman zizkigun azalpenak. Esan beharrean gaude zuen baikortasunak guri lanean jarraitzeko indarra ematen digula.

Gora zuek! Zuek ere Marea Urdina zarete!

Bestetik, eskerrak eman nahi dizkiogu Bizipoza elkarteari eta Biba Zuek saioari gisa horretako gaiak lantzeagatik. Gizarte sentsibilizatu bat lortzen dugunean, ez dugu inklusioaren betaurrekoen beharrik izango. Biba zuek!

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide