Gutuna

Correosen zerbitzu txarra

Erabiltzailearen aurpegia Javier Beristain 2025ko ira. 4a, 09:02

Azkoitiko Correos.

Correos zerbitzuaren atzerapenak eragindako kalteak salatzeko herritar batek igorritako gutunaren eta haren ondoren ELAk kaleratutako oharraren ondoren, Javier Beristainek honako gutun hau bidali du Gukara, Correosen "zerbitzu txarra" berresteko. 

Abuztuaren 13an azkoitiar emakume baten salaketa ohar bat agertu zen hedabide honetan; zehazki, Correosen funtzionamendu txarraz eta gutun bat jasotzean jasan zuen atzerapenaz ari zen. Atzerapen horrek nahasmendu larriak eragin zizkion.

Hurrengo egunean, hau da, abuztuaren 14an, hedabide honetan bertan Gipuzkoako Correoseko ELAren ordezkariek ohar bat argitaratu zuten, emakume horri arrazoia emanez eta Correosen funtzionamendu kaxkarragatik kaltetuak izan zitezkeenak, antzeko gertakariak salatzera gonbidatuz. Ohar hori irakurri ondoren nire kasua kontatzera animatu naiz, ezin da emakume azkoitiarraren kasuarekin konparatu, eta horren ondorioak ez dira hain larriak, baina hau ere beste kasu bat da.

Pasa den hilean, Imsersoren gutun bat jaso nuen. Pare bat urte lehenago jakinarazi nizkien datuak bidali zizkidaten, aldaketa batzuk egin behar banituen ere. Gutuna ekainean idatzita zegoen eta nik abuztuaren 20an jaso nuen; hau da, gutxienez bi hilabete behar izan zituen niregana iristeko. Gutunean ageri ziren aldaketa posible horiek uztailaren 1etik 23ra egin zitezkeen, eta kontuan hartuta gutuna jaso nuen eguna abuztuaren 20a izan zela, hau da, adierazitako epea baino ia hilabete beranduago, ez nuen ezer aldatzeko aukerarik izan. Akats hori dela eta, ez dakit datorren urtean oporretara joateko aukerarik izango dudan, Imsersorekin behintzat.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide