Bularreko minbizia goiz detektatzeko programaren barruan gaude. Gaur jaso dut nire gutuna, eta nire harridurarako kontsultarako hitzordua abuztuaren 6an nuela irakurri dut. Beraz, probaren hitzorduaren data igarota dago. Gutuna etxera banatzeaz arduratzen den Correos zerbitzuarekin harremanetan jarri naiz, eta esan didate abuztua izanik atzerapenarekin dabiltzala banaketan.
Onkologikora deitu dut, eta eskutitza noiz igorri zen begiratzeko esan didate. Sorpresa: Onkologikoak uztailaren 3an igorri zuen hitzorduaren berri ematen zuen eskutitza. Hilabete eta erdi geroago banatu dute etxera. Onkologikoan esan didate Azkoitian antzeko kasu asko gertatu direla, askotan gertatzen ari den zerbait dela eskutitzak berandu banatzearena.
Uste dut posta zerbitzu batek arinagoa izan behar lukeela eta ez dela hilabete oso bat behar eskutitzak banatzeko. Ez dakit Correosek ondo funtzionatzea noren ardura den, baina uste dut gure herrian Correosek lan gutxi eta gaizki egiten duela.
Eragindako kalteak ikusita, ahalegina egingo dugu banaketa enpresari dagokion salaketa jartzeko.