Iñigo Antsorregi elkarrizketatu dute ETB1eko Biba zuek! saioan. Dagoeneko atzean utzia duen depresioaz aritu zen azkoitiarra Xabier Sukia eta Maddalen Arzallus aurkezleekin batera. Antsorregik azaldu zuen "berandu" jabetu dela zuen gaixotasunaz.
Nire minaren etxean liburua idaztea sendagarri egin zitzaion, terapiarekin batera. Harrezkero, hamaika elkarrizketa eskaini ditu bere buru osasunari buruz, baina telebista saioan jakinarazi zuen "elkarrizketa gehiago ez" duela eman nahi. Orain "oso ondo" dago hura, eta bizitzan eta literaturan kapitulu gehiago bizitzeko eta idazteko asmoa duela jakinarazi zuen.