Presio estetikoa, gorputzen gaineko presioa, sare sozialek emakume gazteengan duten eragina, elikadura nahasmenduak... Horiek guztiak Azkoitian gero eta ohikoagoak diren gaiak dira. Horri aurre egiteko asmotan, Azkoitiko Gazte Asanbladak eta Urola Erdiko Itaiak asanblada irekirako deia zabaldu dute ostiral honetarako, urriaren 23, 18:00etan, Azkoitiko Gaztetxean.
Asanbaldaren helburua izango da aipatutako gai guztiei buruz hausnartzea eta Azkoitian horri buelta emateko zer egin dezakegun pentsatzea. Bi antolakundeek deia luzatu nahi diete gai hauekiko arduratuta dagoen pertsona orori.