Sare sozialetan meritokrazia goraipatzea, sare horiek eragindako presio estetikoa edota gorputzaren gaineko presioa, Urola Erdiko Itaiaren arabera, herrian gero eta orokortuago dauden joerak dira, gero eta gehiago azaleratzen diren kontuak dira.
Testuinguru horri aurre nola egin zehazteko, zer norabide hartu erabakitzeko, emakumeen antolakunde sozialistak, Azkoitiko Gazte Asanbladarekin batera, asanblada irekia deitu du ostiralerako, Ez dezagun normalizatu. Matxismoaren gogortzeari aurre egin izenburupean. 18:00etan hasita egingo dute bilkura, Azkoitiko Gaztetxean. "Guztion ardura da herrian gai hauek ez normalizatzea", azaldu dute.