Azkoitia BHI ikastetxekoek ondutako antzezlana eskainiko dute bihar, Baztartxon.
Plaza Ondo jubilatuen elkarteak 2026ko Jubilatuen Asterako antolatutako bingo saio berezia, aparteko sariekin.
Plaza Ondo jubilatuen elkarteak 2026ko Jubilatuen Asterako antolatutako txokolatada eta dantzaldia.
Informazio gehiago, hemen.
Informazio gehiago, hemen.
Gurutze Gorriak antolatuta, lehen sorospenei buruzko oinarrizko ikastaroa egiteko aukera izango da. Ikastaroa doakoa izango da. Informazio gehiago, hemen.
Plaza Ondo jubilatuen elkarteak 2026ko Jubilatuen Asterako antolatutako meza (12:00), Floreagako elizan, eta bazkaria (14:00), Joseba jatetxean. Bazkalostean, dantzaldia izango da.
Egun osoan zehar, taloak, txistorra… herriko plazako arkupetan. 09:00. Marrazki lehiaketa. 09:30. Herriko dultzaineroen eta trikitilarien kalejira. 11:00. Herriko trikitilarien kalejira. 11:30. Txalkor txistulari taldearen kalejira. 12:30. Herri kirol jaialdia, herriko plazan. 14:00. Marrazki lehiaketako sari banaketa, herriko plazan. 16:00. Kontzejupeko pilota txapelketaren finalak.
Plaza Ondo jubilatuen elkarteak 2026ko Jubilatuen Asterako antolatutako pintxoa eta tragoa, jubilatuen tabernan.
Kike Amonarriz soziolinguista eta umoristaren saioarekin hasiko da 'Euskara, zientzia eta gizarte berriak' hitzaldi zikloa. Gizarte aldaketen testuinguruan, euskararen etorkizunari buruz hausnartuko du Amonarrizek. Hitzaldian, euskal hiztunek aurrean dituzten erronkak aztertuko ditu, baita horiei nola aurre egin ere. Horretarako, bere ibilbidean landu dituen hainbat proiektutan eta ekimenetan izandako esperientzia hartuko du oinarri, hala nola 'Tribuaren Berbak' (ETB1) saioa. Hitzaldirako sarrera librea eta doakoa da.
Cecilia Fernaández-Altonaga hizkuntzalariaren txanda izango da 'Euskara, zientzia eta gizarte berriak' hitzaldi zikloaren bigarren saioan. Fernandez-Altonaga EHUko eta Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitateko (UPPA) doktoregaia da. Hitzaldian zehar hainbat ikerketa aipatuko ditu hark, euskara ikasteko hizkuntza zaila dela dioen usteak zenbaterainoko oinarria duen aztertzeko. Horrez gain, hizkuntzen ikaskuntzan eragina duten faktoreak azalduko ditu, arreta berezia jarriz testuinguru eleaniztunetan ikaskuntza prozesua erraztu dezaketen faktoreetan.
11:30. Ikastetxeek Euskararen Nazioarteko Egunaren bueltako agerraldia egingo dute plazan. Suziria bota eta gero, alkateak agurra egingo die ikastetxeetako ordezkariei, eta euskal kantak abestuko dituzte gero. 17:30. Ekitaldi instituzionala, udaletxeko bilkura aretoan. 18:30. 'Euskara, zientzia eta gizarte berriak' hitzaldia, Elkarguneko Oteiza aretoan.
Anaitasuna mendi bazkunak antolatuta, Josu Merino eskalatzaile elgoibartarrak (Gipuzkoa) eskainiko du hitzaldia Elkargunean.
Nerea Ariznabarreta musikari batek lagunduta arituko da Aizkibel liburutegian. HH 5,LH 1, LH 2 eta LH 3 mailetako haurrei zuzendutako saioa izango da. Izen-ematea liburutegiko harreran edota 943-85 08 98 telefonoan, azaroak 24tik abenduak 2ra arte.
Olatz Perez de Viñaspre informatika ingeniariaren eta Andoni Sudupe adimen artifizialeko adituaren hitzaldiak itxiko du 'Euskara, zientzia eta gizarte berria' hitzaldi zikloa. Perez de Viñaspre EHUko Informatika Fakultateko irakaslea da, eta Sudupe, berriz, EHUko HiTZ zentroko ikertzailea. Adimen artifizialean oinarritutako hizkuntza eredu handiek nola funtzionatzen duten azalduko dute bi lagunek, eta Latxa bezalako tresnek euskarazko komunikazioa, erabilera eta ikaskuntza nola erraztu dezaketen erakutsiko dute. Hitzaldirako sarrera librea eta doakoa da.
Odol ateraldia goizez eta arratsaldez egingo dute egun honetan.
Sarrerak salgai, hemen.
Layla Martinezen 'Una historia política del terror' hitzaldia eskainiko du. Informazio gehiago, hemen.
Sarrerak, hemen.
Sarrerak, hemen.
Anaitasuna mendi bazkunak antolatuta, urtea amaitzeko Kakuetara igoera egingo dute.
Kamikaz kolektiboak aurkeztuko du antzezlana.
Bigoterik Gabea antzerki taldekoek beren azken sorkuntza lana aurkeztuko dute Baztartxon: 'Errailak'.
Umore Nazioarteko Komedia Jaialdiaren barruan eskainiko du Goyo Jimenezek emanaldia. Informazio gehiago, hemen.
Umore Nazioarteko Komedia Jaialdiaren barruan egingo dute komedia inprobisatua David Amorrek, David Cepok eta Mikel Bermejok. Informazio gehiago, hemen.