Umore nazioarteko komedia jaialdia antolatu dute datorren urteko martxoaren 4rako eta 5erako Donostian, eta egitasmoaren egoitza nagusia Gipuzkoako hiriburuan izango bada ere, lurraldeko beste lau udalerritan ere hainbat umore saio izango dira egun horietan; tartean, Azkoitian.
Atzo aurkeztu zuten Umore jaialdia Donostian, eta han jakinarazi zuten Azkoitiko Udalarekin egindako kolaborazioari esker, Baztartxon ere bi emanaldi izango direla, baita Donostian, Laster-Orian, Irunen eta Tolosan ere. Bakarrizketak, inprobisazioak, galak zein zuzeneko podcastak izango dira jaialdiaren barruan, eta Azkoitian, Euskal Herriko zein Espainiako umoregile ezagunen saioez gozatu ahal izango da: izan ere, martxoaren 4an, Goyo Jimenezek América Forever: The final refrito taularatuko du Baztartxon. Aiguantulivinamérica trilogiaren unerik onenak bilduko ditu han.
Bestalde, hurrengo egunean, Azkoitiko oholtzara igoko dira Mikel Bermejo, David Cepo eta David Amor, Pasa el micro ikuskizunarekin. Inprobisazioa oinarri duen saioa izango da hiru lagunena, gidoia ikus-entzuleak sortuko baitu. Antolatzaileen esanetan, umorezko pasadizorik onenak, obrarik txarrenak eta terapeutarekin ere partekatuko ez lituzketen traumak aterako dituzte emanaldian.
Jaialdiko emanaldietara joateko sarrerak dagoeneko eros daitezke, hemen.