Kontzejupeko pilota txapelketako finalak, zehaztuta

Andoni Elduaien

Bi bikote lehian, Kontzejupeko txapelketako partida batean. (Oier Arregi)

Guztira, zortzi final jokatuko dituzte datorren astelehenean, San Andres egunez, Kontzejupean. Zazpi eskuz binakako lehiak izango dira, eta bat, eskuz bakakakoa. 16:00etan hasiko dituzte finalak. 

Datorren astelehenean, San Andres egunean, jokatuko dituzte Oteiza pilota elkarterak antolatutako 52. Kontzejupeko Pilota Txapelketaren finalak. 16:00etan hasita, eskuz banakako nahiz binakako zortzi final izango dira Kontzejupean.

Benjaminen mailatik hasi eta nagusien mailara arteko lehiak izango dira Azkoitiko jai egunaren barruan. Hona hemen final guztien zerrenda: 

  • Benjaminen B mailakoen finala: 
    • Erik Zubizarreta eta Joritz Quindos - Marko Almendro eta Julen Armendaritz
  • Benjaminen A mailakoen finala: 
    • Ian Aragoi eta Ander Iturralde - Imanol Arrieta eta Oihan Lete
  • Alebinen B mailakoen finala: 
    • Jakes Juaristi eta Xanet Uranga - Dei Otaño eta Oihan Orbegozo
  • Alebinen A mailakoen finala: 
    • Eki Oria eta Haize Aramendi - Aimar Azkune eta Julen Oteiza
  • Haurren B mailakoen finala: 
    • Beñat Andola eta Alejandro Laguna - Eber Romero eta Amets Lete
  • Haurren A mailakoen finala: 
    • Lur Juaristi eta Aitzol Garate - Aimar Iturralde eta Oihan Mendizabal
  • Kadete eta gazte mailakoen finala:
    • Aritz Lizarralde - Denis Santos
  • Nagusien mailako finala: 
    • Jon Etxaniz eta Iñaki Azkoitia - Julen Etxaniz eta Aitor Azkoitia

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide