Sanandresetako xake txapelketa bihar, Gurea frontoian

Andoni Elduaien

Xake jokalariak, iaz, Elkargunean. (Andoni Elduaien)

Guztira, 115 xake jokalari baino gehiago bilduko dira biharko hitzorduan. Igandeko hauteskundeak tarteko, Elkargunetik Gurea frontoira aldatu behar izan dute aurten txapelketa. 

Sanandresetako xake txapelketa jokatuko dute bihar, zapatua, Gurea pilotalekuan (10:00). 31. aldiz jokatuko dute San Andres jaien barruko kirol proba hori. Azkoitiko Anaitasuna-Kakute xake taldeak antolatzen duen lehiak arrakasta handia izan ohi du urtero, parte hartzaile kopuru handia jasotzen biltzen baitu aldiro. 

Espainiako Gorteetarako hauteskundeak direla eta, Elkargunetik Gurea pilotalekura lekualdatu dute aurten xake txapelketa. Guztira, 115 xake jokalari baino gehiago bilduko dira biharko hitzorduan, eta horien artean nazioarteko maisu bat, hiru Fide maisu eta maisu izateko zenbait hautagai izango dira. 35 klubetako ordezkariak bilduko ditu denera sanandresetako txapelketak; gehiengoa Euskal Herrikoa izango da, baina izango dira Espainiako Estatuko hainbat ere.

Anaitasuna-Kakute taldeak jakinarazi duenez, zabala izango da gazteen jokalari zerrenda, eta emakumeen parte hartzea ere aurreko aldietan baino handiagoa izatea espero da. Parte hartzaile horiek guztiek Enrique Tejedor txapelketa lau aldiz irabazi duenari itzal egitea izango dute xede; Espainiako txapeldun izandakoak 2018an, 2022an, 2024an eta 2025ean lortu du Azkoitiko xake txapelketa irabaztea. Mikel Almansa epaileak zuzenduta jokatuko dute Gureako txapelketa. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide