Anaitasunak eta Alavesek asteartean jokatuko dute bi aldiz atzeratutako Espainiako Errege Kopako partida

Julene Frantzesena

Txerloia futbol zelaia.

Espainiako Errege Kopako neurketa 19:00etan hasita jokatuko dute bi euskal taldeek, Txerloia futbol zelaian. Toledoko tren istripuak eta Jesus de Miguel futbolariaren heriotzak eraginda, bitan atzeratu dute duela bi aste jokatzekoa zuten norgehiagoka.

Anaitasunak eta Alavesek asteartean, azaroaren 10ean, jokatuko dute bitan atzeratutako Espainiako Errege Kopako lehen kanporaketa. 19:00etan hasiko da norgehiago historikoa, Txerloia futbol zelaian. 

Euskal taldeek duela bi aste jokatu behar zuten partida, baina lehen astean Toledoko tren istripua tarteko, eta aste honetan Jesus de Miguel futbolariaren heriotzak eraginda, partida bertan behera utzi du Espainiako Futbol Federazioak. 

Anaitasunak astelehen arratsaldean, 18:30etik 19:30era, Plazaberriko Arretalekua irekiko du partida ikusteko sarrera izan arren, datorren asteartean gorritxoen eta babazorroen arteko lehia ikusi ezin dutenei dirua itzuli ahal izateko.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide