Arnasguneen egitekoen inguruko gogoetak plazaratuko dituzte Euskolaren bigarren saioan

Ane Olaizola

Haritz Gamendia ikerlari azpeitiarra. (Mailo Oiarzabal)

Maxixatzenek prestatutako Euskola zikloaren barruan, Haritz Garmendiak eta Mikel Artolak Arnasguneak egungo euskalgintzaren diskurtsoetan hitzaldia eskainiko dute bihar, Elkarguneko Oteiza aretoan.  

Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak antolatutako Euskola hitzaldi zikloaren bigarren saioa izango da bihar, asteazkena, eta aste honetan, Haritz Garmendia eta Mikel Artola ikerlariak izango dira hizlariak. Bi lagunek Arnasguneak egungo euskalgintzaren diskurtsoetan solasaldia eskainiko dute Elkarguneko Oteiza aretoan, 18:00etan hasita. 

Joan zen astean UEMAk Esnatu dinamika aurkeztu ondoren, honetan ere euskararen arnasguneei jarriko diete arreta berezia. Izan ere, arnasguneek izan beharreko rolen inguruan hausnartuko dute biharkoan, Garmendiak adierazi duenez: "Euskalgintza bidegurutzean dagoela esatea onartuta dagoen honetan, asko hitz egiten da arnasguneek etorkizunean hartuko duten rolez. Arnasguneak funtsezkoak dira, baina euskalgintzan ez dago horren inguruko adostasunik". Haren arabera, arnasguneak izan beharreko zentralitatea "auzitan" dago, baina hizlarien ustez, "ardatz" izan behar du hari lotutako proiektuak. 

Erlazionatuak

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide