Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak joan den astean abiatu zuen Euskola hitzaldi zikloa, Ale Goikoetxearen saioarekin. Eremu euskaldunetan "atzerakada nabarmena" izango denaren aurreikuspenaren aurrean, UEMAk eta Euskal Herriko hainbat eragilek Esnatu egitasmoa abiarazi dute, eta dinamika horren nondik norakoak azaldu zituen UEMAren teknikariak solasaldi horretan.
Egitasmoaren helburua da, eragileek zein elkarteek, bakoitzak bere arloan, euskararen arloan konpromisoak hartzea, eta horretarako gonbidapena luzatu zieten herriko eragileei saio horretan. Aurrez, euskaren gaur egungo testuingurua azaldu duen Goikoetxeak, eta Hego Euskal Herriko zein Azkoitiko euskaren bilakaera ulertzeko oinarrizko informazioa ere eman zuen hark.