Saio bereziak

26 urte armonian daramatzan Frantsesenari egindako omenaldia, bideoan

Julene Frantzesena 2026ko abuztuaren 20a

Donostiako Musika Hamabostaldiaren barruan Jose Luis Frantsesena organistak, Mariatxen Urkia sopranoak, Txalkor txistulari taldeak eta Sahatsa dantza taldeak eskaini zuten kontzertua joan zen ostegunean. Jendetza izan zen Azkoitiko parrokian, emanaldiaz gozatzen. Frantsesenak aitortza jaso zuen. 

Joan zen ostegunean, abuztuaren 13an, Donostiako Musika Hamabostaldiaren barruko emanaldi berezi bat izan zen Azkoitiko Andre Mariaren Jasokundearen parrokian. Azkoitiko organista titular postuan 26 urte daramatzan Jose Luis Frantsesenak eskaini zuen kontzertua, Mariatxen Urkia sopranoa, Txalkor txistulari taldea eta Sahatsa dantza taldea lagun zituela.

Herritar ugari joan ziren parrokiara, emanaldiaz gozatzera, eta saioaren bukaeran txalo zaparrada jaso zuen Frantsesenak. Izan ere, kontzertuko protagonistak aitortza jaso zuen organista lanetan egindako ibilbideagatik. 

Gukak bideoan jaso du Frantsesenak eta haren bidegalunek eskainitako emanaldi berezia.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide