Albistegia

Andremaria jaietan murgildu dira azkoitiarrak

Mireia Galarza Bastida eta Aitziber Arzallus 2026ko abuztuaren 14a

Sahatsa dantza taldeko kideek bota dute festei hasiera emateko suziria, eta horiek egindako lanaz gain, "euskal nortasunean egindako ekarpena" azpimarratu du Ana Azkoitia alkateak. 

Ez iazko bero jasarekin, baina eguzkipean eta festarako gogo biziz hasi dituzte eguerdian Andremariak Azkoitian. Plaza aldarriz beteta zela irten dira balkoira udal ordezkari eta aurten txupinazoa botatzea egokitu zaien Sahatsa taldeko kideak, eta Ana Azkoitiaren hitzartzea eta geroko suziriarekin batera festaz gozatzeko aukera izango dute azkoitiarrek datozen bost egunetan.

Azkoitiko alkateak nabarmendu nahi izan du Sahatsak azken 50 urteetan emandakoa dantza eta musika baino "askoz gehiago" izan dela, "euskal nortasunean ekarpena egiten duten plazagizon nahiz plazandre, eta eragile aktiboak" izan direlako beraiek. "Ondarearen zaintzaile" bezala ere definitu ditu, eta etorkizunean horrela izaten jarraitzeko eskatu. Sahatsako kideek, bere aldetik, gaurko hitzordua baliatu nahi izan dute duela mende erditik gaur arte bertan egon direnen "lana azpimarratzeko". Beraiek ondoen egiten dakitena ere egin dute udalbatza aretoan, dantza, espazioa goraino beteta zegoela. Bideoak Ana Azkoitiaren eta Joxan Mendizabalen hitzak jasotzen ditu. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide