Rita Juaristi hil da, Anaitasuna Kanku karate eskolaren gidarietako bat

Aitziber Arzallus 2026ko urtarrilaren 25a

Rita Juaristi, Anaitasuna Kanku karate eskolan. (Aitziber Arzallus)

Juan Murillo karate irakaslearen eskolak hartzen hasi zen Juaristi, eta handik gutxira, biek zabaldu zuten Anaitasuna Kanku karate eskola. Harrezkero, herriko ehunka umeri irakatsi dizkiete karatea eta diziplina horrek dakartzan onurak.

Rita Juaristi hil da, Anaitasuna Kanku karate eskolaren gidarietako bat. Duela 37 urte jarri zuten martxan Azkoitiko karate eskola Juan Murillok eta biek. Murillo izan zen eskolak ematen hasi zen eta Juaristi haren lehen ikasleetako bat, baina aurki batu zen proiektura. Harrezkero, herriko ehunka umeri irakatsi dizkiete karatea eta diziplina horrek dakartzan onurak. Maxixatzenek, biekin hitz eginda, honako erreportajea ondu zuen duela urte batzuk. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide