Albistegia

Zapatuko danborradarako ia dena prest dute azkoitiarrek

Aitziber Arzallus-Urtzi Oteiza

Atzo iluntzean egin zuten danborradako konpainiek azken entsegua. Izarraitz taldea izango da aurtengo urteko berrikuntza nagusia, eta talde horren bi zuzendariekin, Aldapa taldeko danbor jotzaile batekin eta Ixkitturri elkarteko kantinerekin hitz egin du Gukak. 

Danbor hotsak gero eta gertuago dira Azkoitian. Atzo, asteazkena, egin zuten danborradan aterako diren taldeen erdiek azken entsegu orokorra. Gurea frontoiko kantxak bete zituzten Pilotariak, Ixkitturri, Presoen eskubideen alde, Aldapa, Zalduntxoak, Belaño eta Izarraitz taldeko ordezkariek. 

Izarraitz taldea izango da aurtengo urteko berrikuntza nagusia, eta talde horren bi zuzendariekin, Aldapa taldeko danbor jotzaile batekin eta Ixkitturri elkarteko kantinerekin hitz egin du Gukak. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide