Palestinari babesa erakusteko elkarretaratzea deitu dute biharko

Andoni Elduaien 2025ko urr. 1a, 10:58

Duela bi aste egin zuten aurreneko elkarretaratzea plazan. (Ane Olaizola)

Duela bi aste egin zuen biharko elkarretaratzea deitu duen herritar taldeak aurreneko protesta ekitaldia, eta aurrerantzean, ostegunero egitea da haren asmoa. Bihar, 19:00etan elkartuko dira herriko plazan, eta protestan parte hartzeko deia egin diete herritar guztiei.

Herritar talde batek deituta, Gazaren aurkako genozidioa salatzeko eta Israeli boikot egiteko elkarretaratzea egingo dute bihar, osteguna, herriko plazan. 19:00etarako egin dute deialdia elkarretaratzearen sustatzaileek.

Duela bi aste, irailaren 18an, egin zuten aurreneko elkarretaratzea plazan, Palestinaren Aldeko Borroka Eguna aintzat hartuta. Dena den, aurrerantzean ere ostegunero plazan elkartzeko asmoa azaldu zuen orduan herritar talde horrek, eta bihar egingo dute bigarrena; izan ere, joan den asteko ostegunean Isilune Zirkuluak egin zuen protesta, hilero egiten duten elkarretaratzearen barruan. Jende ugari elkartu zen joan den astean plazan, eta salaketa enparantzari itzuliak emanez egin zuten.

Biharko elkarretaratzea deitu dutenek herritarrei protestarekin bat egiteko eskatu diete. "Plaza beteko dugu", azaldu dute.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide