Hainbat herritar elkartu dira gaur arratsaldean herriko plazan, Israelen eskutik Gazan sufritzen ari diren genozidioa salatzeko. Han bildutakoek Gukari adierazi diotenez, hainbat herritarrek prestatutako elkarretaratze "inprobisatua" izan da, baina hala izanagatik, dozenaka lagun batu dira minutu batzuez luzatu den protestara.
Palestinaren Aldeko Borroka Eguna da gaur, eta nazioartean ez ezik, Euskal Herrian ere protesta ugari ari dira egiten.