Askorako eman du andremarietako lehen eguneko arratsaldeak eta azkoitiarrek izan dute zertaz gozaturik. Txikienek Balda plazan jarri duten haur parkean igaro dituzte ortduak, blai eginda, beroari aurre egiteko. Bitartean, txosnagunean dantzarako aukera ederra izan dute musika elektronikoaren zaleek The Terror 4, Charles Ramirez, Andrew Car, Albi, Anthony Pern, Murxi eta Anti X DJen doinuetara, eta gainontzekoek, Artistas del Gremio elektrotxarangarekin egin dute kalejira.
19:00ak jotzeko batzuen faltan, arratsaldeko ekitaldi instituzionalaren txanda etorri da. Udal ordezkariak Andre Mariaren Jasokundearen parrokiara korporazioan joan dira, Txalkor txistulari taldeak Alkate soinua jotzen zuen bitartean. Behin elizan, Ignacio Busca Sagastizabalen Salbea eta Aita Nemesio OtanĚoren Ave Maria abestuko ditu Parrokiako Abesbatzak. Aurten ere leporaino bete da eliza. Gainera, elizkizuna Xabier Gomezek gidatu du, Sant Feliu de Llobregateko (Bartzelona, Katalunia) gotzain azkoitiarrak.
Egunari bukaera emateko, Sünek kontzertua emango du plazan, 23:00etan hasita.
Datozen egunetako egitaraua, berriz, honakoa da:
Abuztuak 15, ostirala, Andremari Eguna
- 09:30. Zubiondo taldeko gaiteroen kalejira.
- 10:00. Musika Bandaren eta Txalkor txistulari taldearen kalejira.
- 10:50. Udalbatzari Parrokiara lagunduz, Alkate soinua joko dute Musika Bandak eta Txalkor txistulari taldeak.
- 11:00. Meza Nagusia, Parrokian. Parrokiako abesbatzak eta Iraurgi abesbatzak parte hartuko dute.
- 12:00. Erraldoien eta buruhandien nahiz Zubiondo taldeko gaiteroen kalejira.
- 13:00. Musika Bandaren eta Txalkor txistulari taldearen kontzertua, Kontzejupean.
- 17:30. Caixabank Masters Txapelketako partidak, Gurea frontoian. Peña II.a eta Gabirondo Senarren eta Tolosaren aurka ariko dira, eta Altuna III.a eta Imaz Zabalaren eta Mariezkurrena II.aren kontra.
- 17:30. Simuladoreak eta Txiki Chef, plazan.
- 19:00. Magia poteoa.
- 19:00. Kontzertuak txosnagunean: Iltze, Labankada, Ostikoka eta Derrumbe.
- 19:30. Markeliñe konpainiaren Artilusio ikuskizuna, Balda plazan.
- 20:00. Zubiberri gimnastika erritmikoko kideen erakustaldia, Parrokia aurrean.
- 20:00. Zubiondo taldeko gaiteroen kalejira.
- 22:00. XIII. Film Laburren Lehiaketako emanaldia eta sari banaketa.
- Ondoren, Hits Cover Banda taldearen kontzertua, plazan.
Abuztuak 16, zapatua, San Roke eguna
- 09:30. Zubiondo taldeko gaiteroen kalejira.
- 10:00. Txalkor txistulari taldekoen kalejira.
- 10:50. Udal ordezkariak korporazioan joango dira Parrokiara, Txalkorreko kideek Alkate soinua jo bitartean.
- 11:00. Meza Nagusia, Parrokian. Parrokiako abesbatzak, Iraurgi abesbatzak eta Jose Luis Frantsesena organistak parte hartuko dute.
- 11:30. Erraldoien eta buruhandien kalejira.
- 12:00. Graffiti eta DJ tailerrak txosnagunean.
- 12:15. Udal ordezkarien ohiko aurreskua, plazan.
- 13:00. Udal Musika Bandaren eta Zubiondo taldeko gaiteroen kontzertua, Kontzejupean.
- 14:30. Bazkaria eta hitzaldia txosnagunean.
- 17:00. Ur parkea, Balda plazan.
- 17:00. Elkartasun argazkia txosnagunean.
- 17:30. Gazte Asanbladaren karropoteoa txosnagunetik abiatuta.
- 18:00. Udara Caixabank Txapelketako partidak, Gurea pilotalekuan. Aldaregia eta Agirre Oskozen eta Orbegozoren kontra ariko dira
- 19:00. Euskorleans musika ikuskizuna, kalez kale.
- 19:00. Kontzertuak txosnagunean: Xaribari, Hauek eta Txunba.
- 19:00. Patxi eta Konpainiarekin muxikoak, eliz atarian.
- 23:00. Suzko erroberak, Zaragozana etxearen eskutik.
- 23:30. Merina Gris taldearen kontzertua, plazan.
- 23:30. Sexubizi gune morea eta genero erasoen aurkako babes gunea, Parrokiaren atarian.
Abuztuak 17, igandea, Baserritarren eguna
- 09:30. 42. Inazio Iriarte margo lehiaketako zigilu banaketa, Portaleburu aretoan.
- 09:30. Herriko trikitilarien eta dultzaineroen kalejira.
- 09:30. Gipuzkoako XIII. Blonda Txapelketa eta erakusketa, Plazaberrin.
- Eguerdian, blonda hanburgesa dastaketa.
- 11:00. Herriko trikitilari gazteen kalejira.
- 12:00. Erraldoien eta buruhandien kalejira, Txalkor txistulari taldeak lagunduta.
- 12:00. Herri kirol jaialdia, plazan. Norde, Goenatxo III.a, Olaia Esnaola eta Udane Ostolaza ariko dira harri jasotzen; aizkoran, berriz, Larrañaga, Corchero, Txikia IV.a eta Mugerza.
- 12:30. Jubilatuen meza, Parrokian.
- 14:30. Jubilatuen bazkaria, Elkargunean. Bazkal ostean, 90 urte betetzen dituzten herritarrak omenduko dituzte.
- 16:00. Bizijolas, Gaztaneneako parke estalian.
- 17:00. Mus Txapelketa txosnagunean.
- 18:00. Bikote gazteen Dantza Txapelketa, Balda plazan.
- 19:30. Inazio Iriarte mago lehiaketako sari banaketa, Portaleburu aretoan.
- 22:00. Enaitz eta Erkiziren erromeria, Balda plazan.
- 23:00. Suzko zezena, Balda plazan.
- Ondoren, erromeriak segituko du.
Abuztuak 18, astelehena, Kuadrillen eguna
- 11:00. XXII. Kaleko atletismo erakustaldia, Xeyeren eskutik.
- 12:00. UK03 txaranga, kalez kale.
- 12:30. Kuadrillen arteko jolasak txosnagunean.
- 14:30. Herri bazkaria, plazan.
- 16:30. Skapaie elektrotxaranga, kalez kale.
- 17:30. Apar festa, Balda plazan.
- 18:30. Zezena, Plazaberrin.
- 19:00. Kontzertuak txosnagunean: 48280, Rungos, Check Boyz eta Ezohi.
- 19:30. UK03 txaranga.
- 21:30. Tapia eta Leturiaren kontzertua, plazan
- Ondoren, suzko zezena, plazan.
- 23:30. Sexubizi gune morea eta genero erasoen aurkako babes gunea, Parrokiaren atarian.
- 22:00. XIII. Andremari Idi Dema Saria, Gurea frontoian.