Udal ordezkariek betaurreko moreak banatu dituzte

Julene Frantzesena 2025ko abu. 14a, 11:53

Udalean ordezkaritza duten alderdi guztietako ordezkariak betaurrekoekin, udaletxearen aurrean. (Azkoitiko Udala)

Erasoen aurkako prebentzio kanpainaren barruan egin dute banaketa. Kuadrillen egunean ere banatuko dituzte betaurreko moreak, 11:00etatik 12:00etara bitartean, plazan.

Azkoitiko Udalean ordezkaritza duten alderdi guztietako kideek betaurreko moreak banatu dituzte gaur goizean, txupinazoaren aurretik, plazan eta inguruetan. Erasoen aurkako prebentzio kanpainaren barruan egin dute banaketa, berdintasunaren aldeko metafora kalera eramanez. Izan ere, festetan ere, genero desberdintasunaren eta indarkeriaren aurrean begirada kritikoa sustatu nahi dute.

Festetako azken egunean, Kuadrillen egunean, ere banatuko dituzte betaurrekoak. Hain zuzen ere, plazan egingo dute banaketa 11:00etatik 12:00etara bitartean.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide