Ikusgai daude Pilotari Eguneko omenaldia, pilota finalak eta partidak

Guka Telebista 2025ko eka. 9a, 19:00

Goizean jokatutako gizon-emakumeen goi mailako pilota partidak, finala eta omenaldia ikus daitezke aurreneko bideoan, eta arratsaldean jokatutako gizon-emakumeen binakako finalak, behean.

Bederatzigarrenez ospatu zuten zapatuan Pilotari Eguna. Goizean eta arratsaldean izan ziren pilota partidak Kontzejupean. Goizean, gizon-emakumeen binakako erakustaldi bana izan zen, baita bi eta erdiko gizonen finala ere. 

Emakumeen partidan, Arrieta-Bikendi azkoitiarrek eta Aranburu-Berrokal bikoteek jokatu zuten partida; Aranburu eta Berrokal gailendu zitzaizkien herritarrei. Segidan, Iraitz Kortak eta Jon Larrañaga Xomorrok bi eta erdiko txapelagatik egin zuten borroka, eta Kortak irabazi zuen lehia. Gero, tapiatarrei omenaldia egin zieten, eta Fernando Tapia Tapia III.ak bota zuen egunari hasiera ofiziala emateko pilotakada. Goizeko egitaraua ixteko, azkenik, Andreu-Goñi II.a eta Bengoetxea VI.a-Goenaga bikoteen arteko partida izan zen, eta bigarren horiek nagusitu ziren.

Arratsaldean, gizon-emakumeen binakako txapelketa herrikoiaren finalak jokatu zituzten. Emakumeen finalean, Oihana Aranbarrik eta Eneritz Garatek jantzi zuten txapela, Oihane Uzini eta Maialen Agirreri irabazita. Gizonetan, Markel Anduezak eta Lander Alberdi Kaxkak jantzi zuten txapelketa, Julen Garate Juini eta Asier Epelderi irabazita.

Goian dago goizeko partiden, finalen eta omenaldien bideoa, eta behean, arratsaldean jokatutako gizon-emakumeen binakako finalak:

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide