Ixabel Jauregirentzat izan da Bi Minutu lehiaketako lehen saria

Maialen Etxaniz eta Aitziber Arzallus 2025ko eka. 7a, 11:08

Jauregik lehen saria eskuratu du Hegan lanagatik; Mirentxu Larrañagak bigarrena, Bihotzondokoa testuagatik; eta Edurne Nuñeek hirugarrena, Mihise espresionista-gatik. Guztira 25 lan aurkeztu dituzte aurtengo edizioan eta antolatzaileak gustura geratu dira lanen kopuruagatik eta haien kalitateagatik. 

Banatu dituzte Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak udaleko Berdintasun sailarekin antolatzen duen Bi Minutu lehiaketaren sariak. Ixabel Jauregik eskuratu du lehen saria –500 euro– Hegan lanagatik; Mirentxu Larrañagak bigarrena –250 euro–, Bihotzondokoa testuagatik; eta Edurne Nuñezek hirugarrena –150 euro–, Mihise espresionista-gatik. 

Aipamen bereziak jaso dituzte, berriz, Ainara Urangaren Kanika poltsikoan eta Isiltasunaren ahotsak testuek; Agurtzane Berasategiren Ama bat-ek testua; Maitane Alberdiren, Motxila testua; Ainhoa Odriozolaren Mundua aldatzen lanak; Mirentxu Larrañagaren Zorabioa-k;. eta Asun Agirianoren Etorkizuna testuak.

Aipamen berezia izan duten guztiek datorren urteko Geure Gelatik emakume idazleen liburu azokan erabiltzeko 20 euroko bonua eskuratu dute. Guztira 25 lan aurkeztu dituzte aurtengo lehiaketara eta antolatzaileak gustura geratu dira lanen kopuruagatik eta haien kalitateagatik.  Epaimahaikideak Jasone Osoro eta Garbiñe Ubeda izan dira.

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide