Euskaraldia 2025

Ana Goitiak 'Katana' bakarrizketa aurkeztuko du etzi, Baztartxon

Andoni Elduaien 2025ko mai. 21a, 09:29

Ana Goitiak 'Katana' bakarrizketa saioaren aurkezlea. (Kutxa Fundazioa)

Udalak Euskaraldiaren barruan antolatutako bakarrizketa izango da etzikoa. Lekeitiarrak umorea eta gogoeta uztartuko ditu ikuskizunean. Sarrerak 6 eta 8 euro artean eskuratu daitezke Entradium atarian.

Ana Goitia kazetari eta umoregile ezagunak Katana bere lehen bakarrizketa luzea aurkeztuko du etzi, ostirala, Baztartxo antzokian. 19:00etan hasiko da Goitiaren ikuskizuna, eta ordubete inguruan ariko da hura herritarrei zenbait konturi buruz berriketan.

Azkoitiko Udalak Euskaraldiaren ekintzen barruan antolatutako saioa da Goitiarena. Lekeitiarrak umorea eta gogoeta uztartuko ditu ikuskizunean. Bizitzaren eguneroko xehetasunetan jarriko du arreta Goitiak, oharkabean pasatzen diren baina umorerako aukera ematen duten egoeretan, hain zuzen. Goitiaren estiloa zuzena eta ironikoa da, eta ikusleari barre eginarazteaz gain, hausnarketa ere eragingo dio.

Sarrerak Entradium atarian eskuratu daitezke, 6 eta 8 euro artean. Honako lotura honetan eskuratu daitezke etziko emanaldirako sarrerak. Dena den, Gukak zabalik du Goitiaren bakarrizketa ikusteko zozketa. Komunikabide honetako bazkideek honako lotura honetan eman ahal izango dute izena bihar bitartean.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide