'Dabilen harriari...', gaur iluntzean Guka Telebistan

Guka Telebista 2025ko mai. 20a, 11:00

Joakina Etxabe izango da Dabilen harriari... saioko hamargarren protagonista, gaur, 22:00etatik aurrera, Guka Telebistan.

Dabilen harriari goroldiorik ez zaio sortzen, eta Joakina Etxabe aizarnazabaldarrari ere ez. Argi ditu burua eta mingaina, eta garai bateko kontuak eta bizipenak kameren aurrean dotore berrituko ditu gaur iluntzean, 22:00etatik aurrera, Guka Telebistan, bera izango baita Dabilen harriari... saioko hamargarren protagonista.

Bihar goizetik aurrera, Gukaren webgune guztietan saioa oso-osorik egongo da ikusgai.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide