Dabilen harriari goroldiorik ez zaio sortzen, eta Amaia Lasa getariarrari ere ez. Argi ditu burua eta mingaina, eta garai bateko kontuak eta bizipenak kameren aurrean dotore berrituko ditu bihar iluntzean, 22:00etatik aurrera, Guka Telebistan, bera izango baita Dabilen harriari... saioko zazpigarren protagonista.
Etzi goizetik, asteazkenetik aurrera, Gukaren webgune guztietan saioa oso-osorik egongo da ikusgai.