Saio bereziak

60. urteurreneko haurren danborrada, kaleko umeletik aterpeko burrunbara

Urtzi Oteiza

Euriarengatik nahi baino laburrago, 280 bat haurrek festaz jantzi zituzten Azkoitiko kaleak atzo arratsaldean. Plazetan ez bezala, Gurea frontoian egin zuten emanaldi bateratua.

Euritik ihesi egin dute 60. urteurreneko danborrada Azkoitiko 280 bat haur eta gaztetxok, eguraldi umelari jai giroarekin aurre eginez.

Euriarengatik nahi baino laburrago, 280 bat haurrek festaz jantzi zituzten Azkoitiko kaleak atzo arratsaldean. Plazetan ez bezala, Gurea frontoian egin zuten emanaldi bateratua. Frontoiaren aterpeko burrunbarekin berotu zituzten barruak eta kanpoak, atzoko festaren laburpen bideo honetan ikusi eta entzun daitekeenez.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide