Atzo, asteazkena, Luzia Alberro Donostiako Elizbarrutiko idazkari nagusiak hitzaldia eskaini zuen Andre Mariaren Jasokundeko parroki elizan. Azkoitiko eta Azpeitiko parrokiek antolatuta, Itxaropen eraginkorra. Iturriak izeneko hitzaldia aurkeztu zuen Alberrok Azkoitian –17:00etan Azpeitian aurkeztu zuen hitzaldi bera–. Hain justu, itxaropena eraginkorra izan dadin, zer iturri mota dauden azaldu zuen Alberrok.
Donostiako Elizbarrutiko ordezkari nagusian hitzaldiak izan dira bi herrietako parrokietan. Astelehenean, Fernando Prado gotzainak eskaini zuen solasaldia. Herenegun, asteartea, Mikel Aranguren Donostiako Elizbarrutiko bikario nagusi azpeitiarraren txanda izan zen, eta atzo, azkenik, Alberrorena.
Eliza Jubileo urtean murgilduta dago aurten, Itxaropenean erromes lelo hartuta. Hain justu, itxaropena oinarri hartuta antolatu dituzte bi parrokiek hiru hitzaldiak.