Itxaropenaz aritu da parrokian Mikel Aranguren Donostiako Elizbarrutiko bikario nagusia

Andoni Elduaien 2025ko mar. 26a, 10:00

Aranguren, Azkoitiko parrokian. (Azkoitiko Parrokia)

Arangurenek eskaini zuen hitzaldia atzo parrokian, eta herenegun bezala, jende ugari elkartu zen. Gaur, asteazkena, Luzia Alberrok eskainiko du hitzaldiko zikloaren azken saioa.

Azkoitiko eta Azpeitiko parrokiek antolatuta, Mikel Aranguren Donostiako Elizbarrutiko bikario nagusi azpeitiarrak Itxaropenak ez du huts egiten izeneko hitzaldia eskaini zuen atzo, asteartea, Andre Mariaren Jasokundeko parroki elizan. 19:00etan hasi zen haren saioa; izan ere, 17:00etan, Azpeitiko parrokian eskaini zuen hark hitzaldi bera. Fernando Prado gotzainaren hitzorduan bezala, atzo ere jende asko elkartu zen parrokian.

Gaur, asteazkena, izango da bi parrokiek elkarrekin antolatutako hitzaldi zikloaren azken saioa. Luzia Alberro Donostiako Elizbarrutiko idazkari nagusiak Itxaropen eraginkorra. Iturriak izeneko hitzaldia aurkeztuko du, eta itxaropen eraginkorra izateko iturrien berri emango du orduan.

Eliza Jubileo urtean murgilduta dago aurten, Itxaropenean erromes lelo hartuta. Hain justu, itxaropena oinarri hartuta antolatu dituzte bi parrokiek hiru hitzaldiak. Alberroren hitzaldia ere Youtubeko bere kanalean eskainiko du Azkoitiko Parrokiak, honako honetan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide