'Dabilen harriari...' saio berria, bihartik Guka Telebistan

Guka Telebista 2025ko mar. 17a, 15:49

Dabilen harriari... saio berria asteartero, 22:00etan, Guka Telebistan izango da ikusgai, eta asteazken goizetik aurrera, Gukaren webgune guztietan. Bihar, aurreneko atalean, Antonio Campos oriotarra izango da protagonista.

Dabilen harriari, goroldiorik ez dio esaerak, eta burua eta mingaina astinduz, beren bizipenak eta garai bateko kontuak berritzen dituztenei ere, ez. Eskualdeko 11 herrietako beste horrenbeste protagonistarekin egon da Guka Telebista, eta datozen 11 asteetan horien lekukotasunak bere ahotik entzuteko aukera emango du Dabilen harriari... saio berriak.

Asteartero, 22:00etan, Guka Telebistan, eta asteazken goizetik aurrera, Gukaren webgune guztietan. Bihar, aurreneko atalean, Antonio Campos oriotarrari egindako elkarrizketa, ikusgai. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide