Ekainera arteko egutegia zehaztu du Anaitasuna mendi bazkunak

Ane Olaizola 2025ko mar. 11a, 09:40

Irukurutzeta mendia. (Guka)

Hilaren 22tik aurrera, bueltan izango da Gure txokoak ezagutzen egitasmoa, eta horrez gain, askotariko ekintzak prestatu ditu datozen hilabeteetarako mendi elkarteak.

Anaitasuna mendi bazkunak datozen hilabeteetarako antolatu dituen irteeren eta ekintzen egutegia kaleratu du, eta martxotik ekainera bitartean, mendizaleek askotariko egitasmoak egiteko parada izango dute elkartearen eskutik. Hark azaldu duenez, ekintza gauzatuko den data gerturatu ahala, informazio zehatzagoa emango du Anaitasunak, baina honako hau izango da egutegia: 

  • Martxoak, 22, larunbata: Gure txokoak ezagutzen egitasmoaren barruan, Aizarna ingurura ibilaldia.
  • Martxoak 29-30, larunbata eta igandea: Pirinioetara irteera.
  • Apirilak 4, ostirala: Mendi Tour jaialdia.
  • Apirilak 5, larunbata: Gure txokoak ezagutzen egitasmoaren barruan, Karakatera eta Irukurutzetara ibilaldia.
  • Apirilak 11, ostirala: lehen sorospen ikastaroa.
  • Apirilak 26, larunbata: lehen sorospen ikastaroa. 
  • Maiatzak 4, igandea: Kakuetako Eguna.
  • Maiatzak 25, igandea: Gure txokoak ezagutzen egitasmoaren barruan, Lezaun ingurura ibilaldia.
  • Ekainak 14, larunbata: eskalada tailerra.
  • Ekainak 21-22, larunbata eta igandea: Pirinioetara irteera. 
  • Ekainak 28, larunbata: Gure txokoak ezagutzen egitasmoaren barruan, Azkoititik Zarautzera ibilaldia.

Ekainera arteko egutegiaz gain, Gure txokoak ezagutzen egitasmoaren barruan egingo duten beste ibilaldi baten berri ere eman du Anaitasunak: urriaren 11n, larunbatez, Auritz Sorogain eta Urkiaga Gainara joango dira mendizaleak. Elkarteak gogoratu du egitasmoaren helburua dela inguruko ibilbidea ezagutaraztea. Herritar desberdinen gidaritzapean egiten dituzte ibilaldiak, "mendiaz elkarrekin" gozatzeko asmoz.  

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide