Mendi Tour jaialdirako sarrerak eros daitezke dagoeneko

Ane Olaizola

'Haize lerroak' lanaren irudi bat. (Haize lerroak)

Apirilaren 4an, ostiralez, emango dituzte Mendi Film Mendi eta Abentura Zinemaren Nazioarteko Jaialdiko sail ofizialeko lau film, Baztartxo antzokian.

Anaitasuna mendi bazkunak Mendi Tour jaialdia ekarriko du Azkoitira beste urte batez, eta apirilaren 4rako jarri du hitzordua. Ostiral horretan, Mendi Film Mendi eta Abentura Zinemaren Nazioarteko Jaialdiko sail ofizialeko honako lau film hauek eskainiko dituzte: Connecting Tre Crime, Jamie, Haize lerroak eta Nupse, I´inaccessible absolu.

19:00etan izango da emanaldia, Baztartxo antzokian, eta herritarrek dagoeneko eros ditzakete sarrerak hemen, bost eurotan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide