Saio bereziak Inauteriak 2025

Irudimenez landutako mozorroak, nonahi

Guka Telebista

Irudimena dantzan jarri dute beste behin azkoitiarrek atzoko egunerako. Lan asko hartutako mozorro taldeak nonahi ikus zitezkeen, baita aurrez ikuskizun ederrak prestatuta zituzten kuadrillak ere. Guka Telebista herritarren adierazpenak biltzera atera zen kalera.

Azken asteetan landutako mozorroak erakusteko eguna izan zuten atzo arratsaldean azkoitiarrek. Zapatu karnabala izanik, eguerdirako atera ziren kalera asko, baina arratsaldean pilatu zen jenderik gehien: lagun taldeak, kuadrillak eta familiak mozorrotu atera ziren kalera eta traste, megafonia eta egunerako prestatutako bestelako materialarekin, ikuskizun ederrak eskaini zituzten. Joselu Anaiak musika taldeak, berriz, musika zaleentzako emanaldia eskaini zuen.

Guka Telebista ere kalera atera zen ordurik jendetsuenetan, mozorrotutako herritarren adierazpenak jasotzera.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide