Albistegia

'Kantari' saiorako prestaketak egin dituzte gaur Baztartxon

Urtzi Oteiza eta Nerea Uranga 2025ko ots. 16a, 20:35

Kantari saioan Azkoitiko 125 bat haurrek parte hartuko dute. Musika oinarri duen saiorako grabaketak otsailaren 22an egingo badituzte ere, parte hartzaileek gaur entseatzen jardun dute Baztartxon.

Musika oinarri duen Kantari saioa aurrenekoz iritsiko da Azkoitira. Saio horretan, Xabier Munibe ikastolako, Floreaga ikastetxeko eta Bizilore eskola aktiboko 125 ikasle inguruk parte hartuko dute. Grabaketak otsailaren 22an egingo dituzte Baztartxo antzokian, eta ordurako entseatzen jardun dute gaur antzokian bertan.

Kantari Azkoitia Gukak eta Abaok elkarlanean antolatu dute, Azkoitiko Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin. Saioaren emanaldiak Azkoitia Gukan ikusi ahal izango dira martxoaren erditik aurrera.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide