Ane Bosch Xeye atletismo taldeko kideak hirugarren egin du 3.000 metroko Euskadiko Txapelketan. Donostian, Anoetako belodromoan, jokatu zuten lehia atzo, igandez, eta azkoitiarrak podiumera igotzea lortu zuen, lan bikaina osatuta.
Emakumeetan Atletico San Sebastian taldeko Olatz Flores izan zen nagusi, eta bigarren, berriz, Barrutia taldeko Noa Sancho sailkatu zen. Gizonetan, berriz, Ander Aramendik (Bidasoa taldea), Mikel Aramendik (Bidasoa taldea) eta Ander Garinek (Tolosa taldea) osatu zuten podiuma.
Boschek une gozoa bizi du kirol emaitzei dagokienez; izan ere, kros txapelketan, 16 urtez azpikoen mailan, Euskadiko eta Gipuzkoako txapeldun izan da.