Euskararen Nazioarteko Eguna da gaur, abenduaren 3a, eta Floreaga ikastetxeko, Xabier Munibe Ikastolako, Azkoitia BHIko eta Bizilore Eskola Aktiboko ikasleak, irakasleak eta begiraleak herriko plazan euskararen aldeko aldarrikapenekin bat egin eta horiek herri osora zabaltzeko.
Urtero bezala, ez dira falta izan trikiti eta pandero doinuak, abestiak eta alkatearen hitzak. Hark nabarmendu du euskal hiztunak direla "euskararen salbatzaile" bakarrak. Honako bideo honetan goizak Azkoitiko plazan eman duena ikus daiteke.