Jokin Ormaetxea Memorialak mami asko izan zuen. Txirrindulari profesional ohi ezagunek, ez hain ezagunek eta Azkoitiko zein Azpeitiko korrikalariek ikuskizun polita eskaini zuten atzo arratsaldean. Probak bata bestearekin atzetik kateatu zituzten, eta emozioa eta ikuskizuna eskaini zituzten kirolariek, trukean ikusleen txaloak eta animoak jasoz.
Amaieran, gustura azaldu ziren antolatzaileak eta parte hartzaileak. Jokin Ormaetxea zenaren heriotzaren hogeigarren urteurrenaren bezperetan egindako kirol ekitaldi bereziaren irudiak eta protagonistetako batzuek hitzak jaso ditu Guka Telebistak bideo honetan.