Saio bereziak

Dantzari Bikote Helduen Txapelketa, osorik ikusgai

Urtzi Oteiza 2024ko abu. 19a, 10:20

Maren Galvezek eta Gorka Granadok osatutako bikoteak irabazi du aurtengo dantza txapelketa. Guztira zazpi bikotek parte hartu zuten lehian. Guka Telebistak osorik hartu zuen txapelketa, eta orain ikusgai jarri du.

Baserritarren Egunean jokatu zuten Azkoitiko Balda plazan Dantzari Bikote Helduen Txapelketa, eta Maren Galvez lezoarrak (Gipuzkoa) eta Gorka Granado sopelarrak (Bizkaia) osatutako bikoteak irabazi zuen. Bigarren saria Katerin Artola oiartzuarrarentzat (Gipuzkoa) eta Iker Belintxon lezoarrarentzat izan zen, eta hirugarrena, Saioa Galarraga eta Julen Murgiondo bergararrentzat. 

Guztira, zazpi bikote aritu ziren lehian. Oholtza gainean beste lau bikote ere aritu ziren dantzan, horietatik hiru azpeitiarrek osatutakoak: Jone Arriaran eta German Aranburu, Elaia Elorza eta June Elorza, eta Jare Labaka eta June Izagirre. Zestoako Leire Urrestilla eta Iker Urrestilla bikoteak osatu zuten parte hartzaileen zerrenda.

Guka Telebistak osorik grabatu zuen dantza txapelketa, eta orain ikusgai osorik jarri du, bai webgunean, bai telebistan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide