Andre Maria eguna ospatzen ari dira gaur Azkoitian, eta ohikoa den moduan, ekitaldi instituzionalak, elizkizunak eta musika ekitaldiak izan dira protagonistak eguerdira
Zubiondo Gaiteroak taldea izan da gaurko egunez goiztiarrena: 09:00etatik hasita, kalejiran ibili da herrian barrena. Horrez gainera, usadioari jarraituz, Udal Musika Bandak eta Txalkor txistulari taldeak Alkate soinua eskaini diote goizean Ana Azkoitia alkateari, haren etxearen aurrean.
10:50ean, udal ordezkariak korporazioan joan dira Andre Mariaren Jasokundearen parrokiara, Alkatearen soinua abestiaren doinupean. Ana Azkoitia alkatearekin batera joan da elizkizunera Eider Mendoza Gipuzkoako diputatu nagusia ere. Iritsi orduko, elizaren atarian zain zituzten Azkoitiko parrokiako ordezkariak; barruan, berriz, herritarrak. Meza bukatzean, korporazioan itzuli dira udal ordezkariak eta Mendoza udaletxearen atarira, musikariek lagunduta.
Ordurako, kalean ziren gaztetxoek hain gustuko dituzten erraldoiak eta buruhandiak. Alde batetik bestera ibili dira korrika, haur guztien gozamenerako.
Angel Mari Arenasi eskertza
Halere, Andre Maria eguneko unerik hunkigarriena Kontzejupean bizi dutena izan da. Udal Musika Bandak eta Txalkor txistulari taldeak kontzertua eskaini dute han 13:00etan, eta ekitaldia baliatu dute Angel Mari Arenas Txalkor txistulari taldeko danbor jotzaileari omenaldia egiteko.
65 urte inguru daramatza Arenasek txistulari taldean danborra jotzen, eta erretiroa hartzeko erabakia hartu du. Hala, danbor jotzaileak urte luze hauetan egindako lana goraipatu nahi izan dute bandak, txistulari taldeak zein udal ordezkariek kontzertuan. Une berezia bezain hunkigarria izan da; malkoei ezin eutsita, oroigarria eta lore sorta jaso ditu Arenasek txistulari taldeko kideen eta Ana Azkoitia alkatearen eskutik.
Festak ez du etenik izango egunotan Azkoitian, eta honakoa da arratsalderako zein datozen egunetarako prestatutako egitaraua:
Gaur, Andre Maria eguna
- 17:00. Pilota partidak, Gurea pilotalekuan. Caixabank Masters txapelketako partidak jokatuko dituzte: batetik, Elordi eta Gabirondo Egiguren V.aren eta Tolosaren kontra, eta bestetik, Peña eta Zabaleta, Zabalaren eta Imazen aurka.
- 17:30. Simulagailuak eta Txiki Chef, plazan.
- 19:00. Magia poteoa.
- 19:30. Davila DJa, Balda plazan.
- 20:00. Azkoitiko gimnastika erritmiko taldearen erakustaldia, parrokiaren aurrean.
- 20:00. Zubiondo Gaiteroak taldearen kalejira.
- 20:30. Kontzertuak txosnagunean: Igitaia, Labankada, Iltze, Bellum eta Wanoska.
- 23:00. I Love 80's taldearen kontzertua, plazan.
Bihar, ostirala. San Roke eguna
- 09:30. Zubiondo Gaiteroak taldearen kalejira.
- 10:00. Txalkor txistulari taldearen kalejira.
- 10:50. Udal ordezkarien korporazioa parrokiara, Txalkor txistulari taldeak lagunduta, Alkate soinua-ren doinupean.
- 11:00. Meza nagusia.
- 12:00. Erraldoien eta buruhandien kalejira.
- 12:15. Ohiko aurreskua, plazan.
- 13:00. Udal Musika Bandaren eta Zubiondo Gaiteroak taldearen kontzertua, Kontzejupean.
- 14:30. Bazkaria, txosnagunean.
- 17:00. Ur parkea, Balda plazan.
- 18:30. Elektrotxorongo elektrotxaranga.
- 19:00. Bentazaharreko Mutiko Alaiak taldearen kalejira.
- 23:00. Suzko erroberak, Vulcano etxearen eskutik.
- 23:30. Esne Beltza taldearen kontzertua, plazan.
- 00:00. Zugar Babyz DJa, txosnagunean.
- 01:30. Txumba, txosnagunean.
- 02:00. Anti-X DJa, txosnagunean.
Etzi, larunbata. Baserritarren Eguna
- 09:00etatik 10:00etara. Azkoitiko Kultur Elkartearen XLI. Inazio Iriarte margo lehiaketarako zigilu jartzea, Portaleburu erakusketa aretoan. Lanak 14:00etatik 15:00etara bitartean jasoko dituzte toki berean.
- 09:30. Herriko trikitilarien eta dultzaineroen kalejira.
- 09:30. Ganadu erakusketa, Plazaberrin.
- 11:00. Herriko trikitilari gazteen kalejira.
- 12:00. Erraldoien eta buruhandien kalejira, Txalkor txistulari taldeak lagunduta.
- 12:00. Herri kirol jaialdia, plazan.
- 12:30. Jubilatuen meza, parrokian.
- 14:30. Jubilatuen bazkaria, Elkarguneko Herriko Plaza aretoan. Bertan, aurten 90 urte betetzen dituzten herritarrak omenduko dituzte.
- 17:30. Kulki herri kirolen jolasgunea plazan.
- 18:00. Bikote Helduen Dantza Suelto Txapelketa, Balda plazan.
- 18:00. Mus txapelketa txosnagunean.
- 19:00. Deiadar txaranga, herriko kaleetan.
- 19:30. XLI. Inazio Iriarte margo lehiaketaren sari banaketa, Portaleburun. Jarraian, Juan Mari Arrizabalagaren liburuaren aurkezpena.
- 22:00. Film Laburren XII. Lehiaketaren lanen emanaldia eta sari banaketa, plazan.
- 23:10. Hauek taldearen kontzertua, plazan.
Abuztuak 18, igandea. Kuadrillen Eguna
- 11:00. Atletismo saioa, Balda plazan. Ondoren, XXII. Andremarietako Milia eta XXI. Kale Atletismo Erakustaldia, Xeye atletismo taldeak antolatuta.
- 12:00. UK03 txaranga, herrian zehar.
- 14:30. Herri bazkaria, plazan.
- 16:30. Brincadeira batukadaren Merograde ikuskizuna, kaleetan.
- 17:30. Apar festa, Balda plazan.
- 18:30. Zezenak, Plazaberrin.
- 19:30. UK03, herrian zehar.
- 20:00. Erromeria txosnagunean, Kitziki taldearekin.
- 21:30. Gozategi taldearen kontzertua, plazan.
- 22:00. Kontzertuak txosnagunean: Ukabil, Inoiz Ez eta Check Boyz.
- 00:00. Suzko zezena, herriko plazan.
- 00:15. Brincadeira batukadaren Glowdrums ikuskizuna, kaleetan.
- 23:00etatik 02:00etara. Drogen kontsumoak eragiten dituen arriskuak saihesteko nahiz murrizteko eta genero erasoen aurkako babesgune zerbitzuak, parrokiaren aurrean.
Abuztuak 19, astelehena
- 22:00. XIV. Diva-Sat idi dema saria, Gurea pilotalekuko probalekuan.