Albistegia

Giro ederra eta marka berria, Martirietako XVI. Igoeran

Gorka Eizagirre

Azkoitiko atzoko txirrindularitza proba herrikoiak emandakoak bideo honetan jaso ditu Guka Telebistak.

Oier Ibargurenek (marka ezarrita) eta Nerea Etxeberriak jantzi zituzten txapelak atzo Martirietan, Azkoititik hango plazarainoko txirrindularitza igoera irabazi ondoren.

50 lagunek parte hartu zuten Jokin Ormaetxea txirrindulari elkarteak eta udalak antolatutako proba herrikoian. Aurten ere kiroltasuna, lagunartea eta giro ederra nagusitu dira.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide